Haurren garapenarenaren inguruko informazioa jaso eta egunerokoan haurrekin bizitako egoerak lantzen dituzte gurasoek: jeloskortasuna, kasketak, beldurrak, mugak, arauak, komunikazioa, gatazkak, sexualitatea, galerak eta frustazioak, besteak beste. Guraso eskolako parte hartzaileak urritik ekainera bitartean biltzen dira, taldetan banatuta.
Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete 943-005100 telefonora deituta ala haz@zarautz.eus helbidera idatzita. Guraso bakarrak 50 euro ordaindu beharko ditu, eta bikoteak, berriz, 75 euro. Uztailaren 14ra arte eman daiteke izena.