Hainbat postu eta erakustaldi Artisau Egunean

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 9a

Artezaleak elkarteak antolatuta, XXXVII. Artisau Eguna ospatzen ari dira Lege Zaharren enparantzan. Euskal Herriko hainbat artisauk jarri dute postua; horien artean, zarauztarrak ere badira. Horrez gain, gyotaku tailerra, kaligrafia eta saskigintza nahiz torno erakustaldiak egiten ari dira. Azoka 21:00 bitartean egongo da zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide