Zarautz Night Skate irristaketa saio egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 7a

ZKE Irristaketa Taldeak antolatuta, gaueko irristaketa saioa egingo dute estreinakoz bihar gauean, 22:00etan hasita. 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute herrian barna, eta udaltzaingoaren babesarekin osatuko dute parte hartzaileek; azken kilometroa malekoitik egingo dute.

Ibilbideak zailtasun tekniko berezirik ez duen arren, frenatzen jakitea ezinbestekoa dela jakitera eman dute antolatzaileek. Era berean, derrigorrezkoa izango da kaskoaren erabilera parte hartzaile guztientzat.

Udaletxe aurrean jarri dute hitzordua saioa hasi baino 15 min lehenago, taldeko argazki ofiziala ateratzeko.
Ibilbidea amaitzean, gainera, hondartzan bainu bat hartzeko asmoa dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide