Euskal Herriko SUP Surf Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 6a

Open eta gazte mailako emakumezkoen nahiz gizonezkoen txapelketa izango da, eta Zarauzko hondartzan lehiatuko dira larunbatean eta igandean. SUP surfeko Euskal Herriko txapeldunak erabakitzeaz gain, dominak banatuko dizkiete kategoria guztietatako lau finalistei. Openeko parte hartzaileen artean, gainera, nekazal etxe batean bi pertsonentzako asteburu bat zozkatuko dute. Txapelketan izena emateko azken eguna da gaurkoa, eta gauerdia bitartean egin daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide