Amazonian bizitakoa ipuin bihurtuta

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 5a

IƱaki Bidegain.

'Cuentos reales y magicos del oriente amazonico boliviano' liburua aurkeztuko du Iñaki Bidegainek ostiralean.

Liburu horretan 2015-2016 artean Boliviako Amazoniara egindako bidaia jaso du Iñaki Bidegainek. DOA Denok Osasunaren Alde gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, mendekotasuna duten pertsonak hezkuntzara gerturatzeko proiektua jarri dute martxan Trinidad, San Ignacio eta Rurrenabaque bezalako herrietan.

"Bidaia horietan askotariko gertaerak jazo ziren, errealak zein magikoak. Horiek ipuin bilakatu ditugu". Horiez gain, bidaien nondik norakoak eta DOAren inguruko informazioa ere jaso du.

Ostiralean aurkeztuko du lana Bidegainek. DOA erakundeko presidente Juanjo Martinezek egingo ditu aurkezle lanak. 19:30ean izango da, Zazpi kulturgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide