Pirinioetara irteera antolatu du Pagoeta mendi elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 5a

Besteak beste, BachimaƱako urtegira joango dira mendizaleak.

Bi eguneko irteera izango da, uztailaren 15etik 16ra. Izena eman daiteke dagoeneko.

Pont d'Spain, Wallon aterpea, Facha lepoa, Respomuso aterpea, Piedrafita lepoa, Infierno lepoa, Aintzira Urdinak, Bachimañako urtegia, Panticosako bainuetxea... Pirinioetako hainbat gune bisitatuko dituzte Pagoeta mendi elkarteak antolatutako irteeran parte hartuko dutenek. Bi eguneko irteera izango da, uztailaren 15etik 16ra.

Izena emateko beharrezkoa da federatuta egotea. Federatu gabe daudenei izapideak egingo dizkiete. Elkarteko webgunearen bidez egin daiteke eskaera edota ordezkariekin harremanetan jarri 943-132911 telefonora deituta zein pagoetame@gmail.com helbidera idatzita.

25 urtetik beherako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, 25 urtetik gorako bazkideek 100 euro, bazkide ez diren 25 urtetik beherakoek 65 euro eta bazkide ez diren 25 urtetik gorakoek, berriz, 110 euro. Prezioan sartuta dago autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria. 2095 5076 48 1065685215 (Kutxabank) eta 3035 0029 65 0290015562 (Laboral Kutxa) kontu korronteetan egin beharko dira ordainketak. FEDME txartela dutenei 8 euro itzuliko zaizkie. 

Interesa dutenek hilaren 6an, ostegunean, eman beharko dute izena, elkarteko egoitzan (Santa Marina kalea, 2-1), 20:00-21:00 bitartean. Parte hartzaileak 04:45ean elkartuko dira hilaren 15ean, Agoueseneko biribilgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide