Xeyko langileak, greba mugagabean

Baleike.eus 2017ko uztailaren 5a

Langileak Vitoriano Susperregi enpresaren aurrean bildu ziren astelehenean (Xey Bizirik)

Xeyko langileak greba mugagabean daude astelehenetik. Enpresak dagoeneko lau nomina zor dizkie, eta oraindik ez dute enpresaren etorkizunari buruzko informaziorik jaso. Xey bideragarria dela sinesten dute langileek, eta lanpostuak mantentzeko eskaera egin diete enpresako akziodun nagusi diren Eusko Jaurlaritzari eta Vitoriano Susperregi enpresariari. Akziodunen aldetik inbertsiorik egon ezean, langileen susmoa da aste honetan bertan erabaki dezaketela jabeek enpresa itxiera prozesu batera eramatea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide