Mikel Azkue garaile Marnatoneko 6 kilometroko itsas zeharkaldian

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 3a

Zarautz Balea Igeriketa elkarteko 22 igerilari izan dira asteburuan Sant Feliu de Guíxolsen, Marnaton probako itsas zeharkaldietan lehiatzen. Hiru distantzia lehiatu dira –12 kilometro, 6 kilometro eta 1,5 kilometro–, eta hiruetan izan du ordezkaritza Baleak.

6 kilometrokoan Mikel Azkue izan da garaile gizonezkoetan, baina ez da podiumera igo den bakarra izan: M50 mailan, emakumezkoetan, Eva Ugarte izan da txapeldun; eta M60 mailan, gizonezkoetan, Jose Agustin Esteban izan da lehena, eta Ramon Ugarte hirugarrena.

Zarautz Balea Igeriketako kideen sailkapenak eta denborak:

12 kilometro
Manuel Aranguren (25.) 03:37:09
Gorka Arregi (50.) 03:47:23

6 kilometro
Mikel Azkue (1.) 01:16:28
Jose Agustin Esteban (15. / M60 mailan, 1.) 01:23:33
Iñigo Eizagirre (41.) 01:31:44
Jon Zubizarreta (45.) 01:32:29
Ramon Ugarte (59. / M60 mailan, 3.) 01:34:51
Julen Segues (87.) 01:38:25
Eva Ugarte (88. / M50 mailan, 1.) 01:38:26
Aitor Isasti (89.) 01:38:27
Anton Artamendi (90.) 01:38:35
Simon Ubera (102.) 01:40:51
Iñigo Unamuno (116.) 01:42:05
Josetxu Silgo (178.) 01:50:28
Iban Landa (179.) 01:50:43
Conchi Monasterio (190.) 01:52:32
Ernai Esteban (242.) 01:59:58
Idoia Bastida (243.) 01:59:58
Lander lizaso (251.) 02:01:38
Ana Etxeberria (252. ) 02:01:38

1,5 kilometro
Amaia Portularrume (97.) 34:51
Jesus Mari Alvarez (98.) 34:53


Argazkiak: Josetxu Silgo eta Marnaton

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide