Gaurko saioan tomatea, Ibarrako piperrak eta hegaluzea baliatu dituzte Aiala ostalaritza eskolako ikasle Lierni Gutierrez eta Eneko Arandiak plater eta pintxo bana prestatzeko. Zehazki, hegaluzea eta piper berde frijituekin osatutako plater tradizionala eta hegaluze takoa Ibarrako piperrekin osatu dituzte. Era berean, Merkatu plazan erositako produktuen otarra ere zozkatu dute, eta Irune Neguerelak eskuratu du; Juantxo Gaztak postuan egindako erosketagatik lortu zuen zenbakia.