Sanpedroetarako prest dira Elkano auzoan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 28a

Iazko Elkano uzoko sanpedroak (Aritz Mutiozabal).

Ostegunean hasi eta igandea bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte bizilagunek.

Ekainak 29, osteguna. San Pedro Eguna.
08:00. Txupinazoa
11:30. Meza nagusia.
Ondoren, auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa, eta Laja eta Larrañaga trikitilariak.
Afaldu ondoren, erromeria.


Ekainak 30, ostirala.
20:00. Sardina jana eta helduentzako haur jolasak.


Uztailak 1, larunbata.
11:00. Haur jolasak.
21:30. Afaria, auzoko frontoian.
Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.


Uztailak 2, igandea.
11:30. Meza nagusia, eta ondoren herri kirolak. Giroa alaituko dute Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek.
18:00. Idi proba.
Ondoren, erromeria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide