Andrea Zalduak kontratua berritu du Bera Berarekin

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 28a

Andrea Zaldua (Bera Bera).

Maialen Mujikak ez du taldean jarraituko datorren denboraldian.

Bera Berak 2017-18 denboraldiari forma eman dio, eta Maitane Etxeberria, Uxue Ezkurdia eta Ane Encinarekin batera, Andrea Zalduaren kontratua berritu du. Zarauztarrak protagonismo gehiago bilatuko du Bidebietan egingo duen bigarren denboraldian. Bera Berak 17 jokalari ditu bere lehen talderako; tartean, beste zarauztar bat: Alba Menendez

Ekaina hasieran ebakuntza egin zioten Maialen Mujikari, eta sei hilabete beharko ditu gutxienez errekuperatzeko. Hortaz urtea amaitu bitartean baja izango da. Bera Berak jarraitzeko aukera eman dion arren, Mujikak taldean ez jarratzea erabaki du; hiru urte egin ditu Donostiako taldean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide