Hodei Collazo eta Garazi Sanchez nagusi Siroko Surf Ligako lehen proban

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 26a

Asteburuan jokatu dute, Borghetto inguruan.

Atzo, finalean, Luis Diaz eta Laura Gonzalez izan zituzten zarauztarrak eta algortarrak parez pare, hurrenez hurren. 11,9 punturekin gailendu zen Sanchez–Gonzalezek 9,03 puntu lortu zituen–, eta 14,17 punturekin Collazo–Ruizek 10,47 puntu eskuratu zituen—.

Biek ala biek 1.000 puntu bildu dituzte datozen probatarako. Beste biak Xixonen (Asturias, Espainia) eta Pantinen (Galizia) jokatuko dituzte, uztailaren 15 zein 16an eta abuztuaren 26 zein 27an, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide