Ikusmina sortu dute Ipar Euskal Herrikotik eta Frantziarik heldu diren askotariko auto klasikoek. Jende ugari gerturatu da Lege Zaharren enparantzara ibilgailu bereziak bertatik bertara ikusteko. Zestoako Udalaren lekukoa hartuta, aurten autozaleek antolatu dute aurtengo topaketa, eta udalerri horretako Bainuetxean hartu dute ostatu 29 autoen jabeek igandera arte. Bihar Zestoan izango dira, 14:30etik 17:00etara.