Irudietan: Suaren bueltan elkartu dira herritarrak San Joan bezperan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 24a

Atzo, San Joan bezperan, jende ugari bildu zen suaren bueltan, udari ongietorria eman eta gau magikoan murgiltzeko. 22:00etan piztu zuten sua Zelai Ondoko jai batzordekoek, eta Montetxio abesbatzak, Jalgi dantza taldeak, Alproja antzerki taldeak eta Zarauzko Txalaparta Eskolak girotu zuten ekitaldia. Erokomeria taldearen zuzeneko musikarekin festa giroaz gozatu zuten herritarrek ordu txikiak arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide