Ekainaren 28an hasiko dira lan saioekin, Guadalajaran, eta bertan goizez eta arratsaldez entrenatuko dute uztailaren 4a bitartean. Egun horretan Kroaziara abiatuko dira, gainera, lagunarteko txapelketa bat jokatzera. Hiru egun geroago, etxera itzuliko dira, eta sei egunetako atsedenaren ondoren, Aranjuezen egingo dute bigarren kontzentrazioa.
Aranjuezen astebetez entrenatzen aritu ondoren, 4 Nazioen Txapelketa jokatuko dute Errumanian. Ondorengo taldeak iznago dituzte aurkari: Austria, Argelia eta Errumania bera. Uztailaren 24an etxera itzuliko dira, eta 29an azken txanpako entrenamenduei ekingo diete Madrilen. Astebetera, abuztuaren 6an, Georgiara bidaiatuko dute Munduko Txapelketa jokatzera.