Asturiasera irteera antolatu du Pagoeta elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 20a

(Turismo Asturias)

Uztailaren 1ean eta 2an Pongako parke naturalean hainbat ibilaldi egingo dituzte.

Bi eguneko irteera antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak. Uztailaren 1ean eta 2an Pongako parke naturalean izango dira, bertan hainbat zeharkaldi egiteko. Lehenbiziko egunean Vaguardo zubia-Tolivia-Sen de los Mulos-Collada Grancejo-La Huera ibilaldia egingo dute, eta bigarrengoan, berriz, Collada Llomena-Picu Zorru- Sobre Foz.

Puente Vidosan hartuko dute ostatu. Ostegunean eman daiteke izena, elkartearen egoitzan, 20:00etatik 21:00etara. Guztira, 28 plaza daude.

25 urtetik beherako bazkideek 65 euro ordaindu beharko dituzte, 25 urtetik gorako bazkideek 100 euro, bazkide ez diren 25 urtetik beherakoek 70 euro eta bazkide ez diren 25 urtetik gorakoek, berriz, 110 euro. Prezioan sartuta dago autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria.

Ordainketa ondoko kontu korronteetan egin beharko da: 2095 5076481065685215 (Kutxabank) edota 3035 0029650290015562 (Laboral Kutxa) kontuetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide