Zarautz hirugarren ligako lehen estropadan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 19a

Igandean KAE1 ligako lehen estropada jokatu zuten Santurtzin, eta etxeko taldeak irabazi zuen bandera. Eskualdeko taldeen artean, Zarautzek eman zuen ezustekoa: 20:18:38 denbora eginda, hirugarren postuan sailkatu zen. Zumaia seigarrena izan zen (29:35:87), eta Orioko bigarren trainerua, berriz, (20:42:59) zazpigarrena. Getaria, azkenik, bederatzigarren postuan sailkatu zen (20:46:61).

Gizonezkoek Getarian jokatuko dute hurrengo estropada, igandean, 12:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide