A 3 el km! taldeko Ibai eta Juanjo Berazierto anaiek 100 kilometroko lasterketa korritu zuten larunbatean Santanderren. Aurten, lehenbiziko aldiz, distantzia horretako Euskadiko Txapelketa ere jokatuko dute proba horretan, eta beraziertotarrak podiumera igotzea lortu dute: Ibai bigarren izan zen, 11:49:44ko denborarekin (sailkapen orokorrean 35.a) eta Juanjo hirugarrena, 11:52:54ko denborarekin (sailkapen orokorrean 41.a). Euskadiko txapeldun Xabier Alonso irundarra izan zen, proba nagusian hirugarren sailkatu ondoren.