Mendilautako saneamendu sarean lanak egingo dituzte datorren astean

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 16a

Errepide zati bat okupatuko dute lanak egiteko, eta aldaketak izango dira sartu-irtenetan.

Astelehenean nahiz asteartean egingo dituztela aurreikusi dute.

Zarauzko Udala Mendilauta, Aresti eta Axular kaleetan saneamendu sarean mantentze lanak egingo ditu astelehenean eta asteartean. Horretarako, errepide zati bat okupatuko dute, eta beraz, ibilgailuen joan-etorria mugatuko da gune horretan. Hala ere, Borghetto komunitatean eta Aresti kaleko garajeetan sartzeko aukera izango da.

Horretarako ibilbidea aldatu egingo dute, ordea: Aresti kaletik, golfaren ondoko sarreratik, egin beharko dira sartu-irten guztiak, eta ez Mendilautatik, ohi bezala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide