Ia bi hilabete igaro dira Pro Zarautz surf txapelketa jokatu zenetik, eta WSL World Surf League elkarteak balorazioa egin du. "Oso gustura gaude proba honek eman duenarekin", adierazi dute ordezkariak. Turismo Bulegoko datuen arabera, 2015eko zenbatekoekin alderatuz, apirilaren 19tik 23ra %14,86 igo zen hoteletako okupazioa.
Bost egunez, 15 herrialde ezberdinetatik etorritako 140 surflari–108 gizonezko eta 32 emakumezko– aritu ziren nor baino nor, eta horiek eskainitako ikuskizunak zein txapelketaren inguruan antolatu zituzten askotariko ekitaldiek ia 30.000 lagun inguru erakarri zituen udalerrira.
Txapelketak komunikabideetan izan zuen oihartzuna ere nabarmendu dute antolatzaileek. Iazkoarekin alderatuta, %500 igo da aurten horiek eman dioten zabalkundea. Jakinarazi dutenez, 1,3 milioi euroko oihartzuna izan du. Halaber, txapelketako webguneak 546 bisita izan ditu.