Larunbatean 113 kilometroko Gipuzkoako Lasterketa izango dute txirrindulariek, Seguran. Eulen taldeko zortzi kide lehiatuko dira: Jon Madariaga, Kike Serrato, Euken Gallego, Aritz Kortabarria, Jon Agirre, Oier Ibarguren, Luismari Garikano eta Iñigo Altuna.
Hurrengo egunean, igandean, Agustin Sagastiren Oroimenezkoa jokatuko dute, 137ko lasterketa. Aurreko eguneko txirrindulariak lehiatuko dira proba horretan, salbuespen batekin: Gorka Etxabe izango da Altunaren ordez.
Uztaileran, Soriara
Uztailaren 23tik 25era jokatuko dute Sorian (Espainia) Errepideko Espainiako Lasterketa. Hainbat mailatan lehiatuko dira: profesional mailan, eliteko emakumezkoen mailan, eliteko gizonezkoen mailan eta 23 urtez azpikoen mailan. Azken maila horretan, Euleneko hiru txirrindularik hartuko dute parte: Ibargurenek, Agirrek eta Etxabek.