100 kilometroko lasterketa jokatuko dute beraziertotarrek

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 15a

Ibai eta Juanjo Berazierto.

A 3 el km! taldeko Ibai eta Juanjo Berazierto anaiak Santanderren izango dira larunbatean, 100 kilometroko lasterketa korritzeko. Distantzia horretan eskarmentu handia duten korrikalariekin neurtuko dituzten indarrak: Xabier Alonso, Ivan Peñalba, Javi Lozano nahiz Asier Cuevasekin, besteak beste. Aurten, lehenbiziko aldiz, distantzia horretako Euskadiko txapelketa ere jokatuko dute proba horretan. Zarauztarrek jakinarazi dute prestaketa "zorrotza" egin dutela egun horretarako, astean 6-7 egunez entrenatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide