Euleneko gazteak, Gervaisen oroimenezkoan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 13a

Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketaren ondoren, Gervaisen oroimenezko proba jokatuko dute gaur, Aizarnazabalen. Elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek hartuko dute parte, 20:15ean hasita. 18 txirrindulari lehiatuko dira lasterketa horretan, tartean, Eulen taldeko Iñigo Altuna, Oier Ibarguren eta Gorka Etxabe. Azken hori etxean lehiatuko da, Pistako Espainiako Kopa eskuratu ondoren.

 

20:18ean aterako da Altuna, 20:24ean Ibarguren eta 20:26ean Etxabe.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide