Jende ugari 'Merkatutik zuretzat!' zikloko hirugarren saioan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 12a

Larunbatean izan zen hirugarren saioa, eta jende ugari bertaratu zen Aiala ostalaritza eskolako ikasleek Merkatu plazako produktuekin osatutako show cooking-a ikustera. Haragia, patatak eta arrautzak baliatu zituzten plater eta pintxo bana egiteko. Zozketa, berriz, Itziar Aldabaldetrekuk irabazi zuen, Itulazabal baserriko postuan erosketa eginda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide