Tropeltxoak hondar gainean

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 11

Tropela elkarteak antolatuta, Tropela Hondartzan ekitaldia egin dute hirugarren urtez. Dama parean, hamaika zirkuitu atondu dituzte, eta ondoren lehia egin dute taldeka ziklistatxoekin eta kanikekin, bi mailetan banatuta: alde batetik, haurrak, eta bestetik, helduak. Malekoian jarri duten vintage erakusketak ere hainbat lagun gerturatu ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide