Larunbatean, ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok deituta mobilizazio nazionala izango da Bilbon, 17:30ean Euskadi plazatik hasi eta Eliptika plazara. Bertaratzeko autobusa antolatu dute. Interesa dutenek Arrano, Eguzki zein Txiki Polit tabernetan eta batzokian eman dezakete izena.
Zarauztarrak mobilizazioaren olatuan murgiltzeko, atzo arratsaldean argazki jendetsua atera zuten Zarauzko hondartzan.