Antza denez, talkaren ondorioz, autoak su hartu zuen, eta senar-emaztea barruan harrapatuta geratu ziren. Larrialdi zerbitzuak iristerako, hilak ziren senar-emazteak. Kamioi gidaria erietxera eraman zuten, baina zauri larririk ez du.
Hildako emakumea S.E.P. da, 42 urteko zarauztarra, eta haren senarra F.P.C., 41 urteko galizizarra. Urteak zeramatzan bikoteak Galizian bizitzen, eta Rianxoko bizilagunak ziren.