Datorren astean hasiko dira XL. Haurren Agerraldirako entseguekin

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 1a

Iazko Haurren Danborrada (Aritz Mutiozabal).

Urtero legez, Haurren Danborrada izango da ekainaren 25ean, San Pelaio bezperan, eta Haur Kultur Taldea dagoeneko hasi da prestaketekin.

Lehen Hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara bitarteko haurrek hartuko dute parte ekitaldian: LH 2. mailakoek desfilean eta LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoek danborradan; LH 6. mailakoak zuzendari gisa ere bai. LH 2. mailakoek ez dute entseatu beharko. Zuzendariak, aldiz, ekainaren 6an eta 7an elkartuko dira entseatzeko. Danborradako entseguak–danbor jotzaileak nahiz zuzendariak bilduko dira– hilaren 12tik 15era eta 19tik 22ra izango dira. Saio guztiak 18:00etatik 18:45era izango dira, Aritzbatalde pilotalekuan.

Nahiz eta haurrek eskolaz kanpoko jarduera batengatik entsegu guztietara joateko aukerarik ez badute, danborradan parte hatu ahal izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide