Argazki jendetsua aterako dute ostiralean, Munoan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 1a

Bilboko mobilizaziora joateko autobusak antolatu dituzte. Izena eman daiteke dagoeneko.

Larunbatean, ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok deituta mobilizazio nazionala izango da Bilbon, 17:30ean Euskadi plazatik hasi eta Eliptika plazara. Bertaratzeko autobusa antolatu dute. Interesa dutenek Arrano, Eguzki zein Txiki Polit tabernetan eta batzokian eman dezakete izena.

Aurrez, bihar, argazki jendetsua aterako dute. Munoan elkartuko dira herritarrak horretarako, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide