Iazko azarotik lan hitzarmen propioa ari dira negoziatzen enpresa eta beharginak, eta negoziazioak hiru astez geldirik egon ondoren, gaur goizean bilera izan dute langileen ordezkariek eta enpresako nagusiek. Dena dela, ez dira adostasun batera iritsi.
Enpresa proposamen berria egitekotan geratu dela azaldu dute langile ordezkariek. Ostirala bitartean akordiorik lortuko ez balute, beharginek greba mugagabeari ekingo diote astelehenetik aurrera.