International Football Happening 2017 elkarteak gonbidatuta, Belgikan izan dira Old Blacks futbol taldeko beteranoak. Limburgon egin dute zaletuen topaketa, eta bertan bildu dira 50 taldetik gora. Inguruaz zein giroaz gozatzeaz gain, lehiatzeko aukera ere izan dute. Old Blackseko taldekideak "hazten" joan ziren: lehenbiziko partidan 2-3 galdu zuten, bigarrengoan berdindu egin zuten "gutxigatik" eta azkenengo partidan, hirugarrengoan, nagusitasunez irabazi zuten, 0-4 eginda.
"Gustura" itzuli dira futbolari beteranoak. Esperientzia "oso positiboa" izan dela diote, eta eskerrak eman dizkiete antolatzaileei.