ZASTen eman daiteke izena datorren ikasturterako

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 31

Zarautz Kirol Elkarteko Saskibaloi atalak zabaldu du datorren denboraldirako izen ematea. Interesa dutenek ZASTen ataria bisita dezakete informazio osoa jaso zein izena emateko. Era berean, ZKEren egoitzara ere jo daiteke, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara zein 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 14:00etara, zke-cdz@zarautz.com helbidera idatzi edota 943-831463 telefonora deitu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide