Irteera antolatu du Iñurritza erretiratuen elkarteak. Lehenbizi Guardiara (Arabako Errioxa) joko dute, Gomez de Segura upeltegia bisitatzera. Ondoren, Logronora joangoa dira, Errioxako Museoa ikustera. Rondolesa elkartean bazkalduko dute. Ekainaren 17an, Rondolesako ordezkariak Iñurritza elkartean izango dute bazkaria. Larunbatean, 08:00etan elkartuko dira parte hartzaileak, elkarteko lokalean.