‘Shine’ filma eskainiko dute gaur, Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 30a

'Shine' filmeko irudi bat.

Gaur izango da Agifes elkarteak antolatutako Zinema eta buru osasuna zikloko laugarren eta azken emanaldia. Shine filma emango dute Modelon, David Helfgott piano jotzailearen biografian oinarritutako lana. Helfgottek aitaren aldetik tratu txarrak jasan zituen txikitan, eta horren ondorioz, hainbat nerbio krisi izan zituen. Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da Agifeseko kideek nahiz hainbat psikologok gidatuta. 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Erlazionatuak

Enpatia eta babesa helburu

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017 mai 09 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide