Auzolana bihar, gaztetxe kanpoa txukuntzeko

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 29a

16:30ean jarri dute hitzordua. Beste hainbat ekimen ere izango dira aste honetan.

Putzuzulo kanpoa txukunduko dute bihar, auzolanean. 16:30ean elkartuko dira. Ostegunean, berriz, Errekaleor auzoari babesa emateko elkarretaratzea egingo dute. Lege Zaharren enparantzan izango da, 19:00etan, eta parte hartzaileei argigailuak eramateko eskatu diete.

Larunbatean, manifestazioa egingo dute Gasteizen auzo horren alde, eta autobusak antolatu dituzte bertara joateko. Izena Eguzki, Arrano eta Mauka tabernetan eman behar da. Egun berean, Mefsst! jaialdia izango da, 19:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, kontzertuak izango dira, punk oi melodikoa jorratzen duten Grit, Gaitze eta Paniko taldeen eskutik. 20:00etan hasiko dira zuzenekoak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide