Laugarren urtez, literaturaren plaza izango da Zarautz asteburu honetan. Osteguneko atariko ekitaldiaren ondoren, atzo eman zioten hasiera ofiziala Literaturiari. Bea Salaberri eta Katixa Dolhare-Zaldunbideren Zergatik bi? manifestua irakurri zuten eta ondoren Nigan, ispilu batean bezala ikuskizuna eskaini zuten Petti eta Irati Jimenezek. Igandera bitartean izango dira askotariko ekitaldiak.
2017 mai 03 Kultura
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!