Energia azoka antolatu dute biharko

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Zigordia kalean izango da, 11:00etatik 15:00etara.

Azokaren helburua da energia garbia eta horren erabilera eraginkorra ezagutarazi eta teknologia herritarrei gerturatzea. Hala, eguzki energia termiko eta fotoboltaikoa, biomasa galdara, zoru erradiantea, argiteria eraginkorra, ibilgailu elektrikoak eta termografiari buruzko erakusketa jarriko dute Zigordia kalean, 11:00etatik 15:00etara. Panelez gain, Usurbilgo Lanbide Eskolako teknikariak ere bertan egongo dira azalpenak emateko. Era berean, haurrentzat txokoa atonduko dute.

Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen sailak, Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak antolatu dute elkarlanean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide