Literaturia 2017

Surfaren talaiatik munduari begirada

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2017ko mai. 25a, 15:04

ñigo Urdinaga ‘Surflaria eta Paradisua’ liburua eskuetan duela. (Aiora Larrañaga/Hitza)

'Surflaria eta paradisua’ liburua argitaratu du Iñigo Urdinaga oriotarrak. Bere surf bizipenak, han-hemengo gertakariak, arrantzale zaharrekin izandako berriketak eta beste hainbat kontu bildu ditu. Literaturiaren barruan aurkeztuko du, larunbatean, Garoan.

Liburu “sailkaezin” eta “poliedriko” moduan deskribatu zuen Joxerra Gartziak Iñigo Urdinagaren Surflaria eta paradisua lana. Iñigo Fernandez Ostolazaren ezizena da Iñigo Urdinaga; publizista eta komunikazio aholkularia da ofizioz oriotarra, eta bere lehen liburua aurkeztu zuen pasa den astean, Donostiako Liburutegian. Bere bi alderdiak bereizi nahi izan ditu ezizenarekin: “Iñigo Fernandez Ostolazak publizitate kanpainak egiten ditu, eta Iñigo Urdinagak Surflaria eta paradisua liburua idatzi du. Nire benetako zaletasunekin lotuagoa dago, niretzat surfa inplikazio handiko gaia baita”.

Egileak bere bizipenak eta han-hemengo surf gertakari ezagunak nahiz ezezagunak oinarri hartu ditu, gai askotaz jarduteko: gizakiaz eta gizarteak daraman martxaz. “Surfak eskaintzen du talaia on bat munduaren martxa, bizi dugun gizartearen miseriak eta dohainak aztertzeko. Surfaren inguruan ari naiz liburuan, baina irakurleak antzemango du munduaz eta gutaz ari naizela”.

Literaturiaren barruan aurkeztuko du liburua, larunbat arratsaldean. Zehazki, Garoa liburu dendan izango da, 19:00etan. Ibon Gaztañazpik elkarrizketatuko du. Erreportajea irakurtzen jarraitzeko, bisitatu Urola Kostako Hitzaren webgunea.

Erlazionatuak

Literaturiako egitaraua

Zarauzko Hitza 2017 mai 03 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide