Ezkertokin izan da Patxi Lopez, kanpainaren azken egunean

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Zarauzko PSE-EEko kideak eta Patxi Lopez, ezkertokian (@patxilopez)

Bihar egingo dituzte PSOEren idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeak, eta lehendakari ohi Patxi Lopez hautagaia eskualdean izan da kanpainaren azken egunean. Goizean, Bilbon ekitaldia egin ostean, Zarauzko Ezkertokin bazkaldu du, herriko sozialistekin –tartean, PSE-EEren udal taldeko Gloria Vazquez eta Patxi Elola zinegotziekin– batera, eta arratsaldean, agerraldia egin du Orion.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide