Idazle gazteak plazara

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Saritu guztien argazkia, udal ordezkariekin eta epaimahaikideekin batera (Aritz Mutiozabal)

Salbatore Mitxelena Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean, Modelo aretoan eginiko ekitaldian. Arantxa Aldalurrek aurkeztu zuen beste urte batez, eta epamahaia osatu duten kideak arduratu ziren herriko ikasleei sariak emateaz. Saioko lehen bi sariak, ordea, Jesus Arana alkateordeak eta Hezkuntza zinegotzi Nekane Iribarrek eman zituzten.

Iribarrek azpimarratu egin zuen aurten lehiaketara aurkeztu den lan kopuru andana. Guztira, ia 700 ipuin eta olerki izan dira, eta ikasleen idazteko zaletasuna ez ezik, atzetik lanean aritzen diren herriko ikastetxe guztietako irakasleen borondatea nabarmendu zuen.

Ekitaldiaren amaieran, saritu guztiekin argazkia atera ondoren, luntxa izan zueten Merkatu plazako lehen solairuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide