Irudietan: Eskolako Agenda21eko udalbatzarra ikasleekin

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 17a

Ekitatea eta klima aldaketa aztertuko dituzte gaur goizean udaletxean, Agenda 21eko udalbatzarrean. Oteitza Lizeoko, Lizardi Institutuko, Orokieta Herri Eskolako, La Salle ikastetxeko, Salbatore Mitxelena ikastolako eta Antoniano ikastetxeko ikasleek euren proposamenak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei.

Proposamenak entzuten eta erantzuten aritu dira Xabier Txurruka alkartea, Gloria Vazquez, Jesus Arana eta Nekane Iribar zinegotziak, eta Igor Makazaga eta Unai Egaña udaltzainek. Arazik landutako bideo bat ere ikusi dute saioaren hasieran, eta amaieran ikusle gisa izan diren hainbat ikasleek ere euren galderak bideratzeko aukera izan dute. Ekitaldia biribiltzeko, hamaiketakoaz gozatu dute guztiek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide