Ekitatea eta klima aldaketa aztertuko dituzte Agenda 21eko udalbatzarrean

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 16a

Iazko udalbatzarreko une bat.

Asteazkenean izango da, 10:00etatik hasita.

Herriko 6 ikastetxeetako ikasleek ekitatea eta klima aldaketaren egoera aztertu dute ikasturtean zehar, Agenda 21 programaren barruan. Gaiok aztertu ondoren, Aritzbatalde kiroldegian bildu ziren Oteitza Lizeoko, Lizardi Institutuko, Orokieta Herri Eskolako, La Salle ikastetxeko, Salbatore Mitxelena ikastolako eta Antoniano ikastetxeko maila guztietako 36 ikasle, proposatutako hobekuntzen artean aukeraketa bat egiteko.

Asteazkenean aurkeztuko dituzte proposamenak, 10:00etan hasita udaletxean egingo duten udalbatzar berezian. Bertan, udal ordezkariek jasotako proposamenei erantzungo diete. Ekitaldi irekia izango da, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte udaletik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide