Bihotz birikak suspertzen ikasteko tailerra emango du DYAk

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 15a

Iaz egin zuten tailerreko une bat.

Maiatzaren 29an izango da eta interesa dutenek izena eman dezakete 943-464622 telefonora deituta.

DYAko irakaskuntza eskolak antolatuta, BBS Bihotz Birikak Suspertzeko teknika ikasi ahalko da maiatzaren 29an. Ongizatea eta Osasuna sustatzeko DYAk egiten duen lanaren barruan, doako tailerra eskainiko dute Zarauzko ordezkaritzan (Iturribide, 12-14) egun horretan, 16:00etatik 18:00etara. Bertan bihotz- arnasketako geldialdia identifikatzean, BBS mugimenduak burutzen eta DEA (kanpoko desfibrilagailu erdi-automatikoak) erabiltzen irakatsiko dute. 

Interesa dutenek izena eman dezakete 943-464622 telefonora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide