Arditurri eta Soinuenea ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, maiatzaren 20an. ZarautzOn elkarteak bisita gidatua antolatu du meatze gunera zein musika herrikoiaren zentrora. 09:15ean elkartuko dira parte hartzaileak Frantziskotarren aurreko autobus geltokian, eta 10:00-11:15 bitartean egingo dute bisita Arditurrin.
Horren ondoren, Soinueneara joango dira, 11:30-14:45 bitartean dokumentazio zentroa bisitatzera. Mokadutxo baten ondoren, Zarautzera itzuliko dira, 14:00ak aldera. 25 euro kostako da dena, eta izena emateko zein informazio gehiago eskuratzeko 606-966395 telefonora deitu behar da, zarautzon@gmail.com helbidera idatzi edota ZarautzOn-en webgunea bisitatu.