Irudietan: Giro ederra izan da Zarauztik Mundura jaian

Zarauzko hitza 2017ko maiatzaren 13a

Zarauztik Mundura jaia ospatuko da egun osoan zehar, Lege Zaharren Enparantzan. 

Eguerdian Zarauztik Mundura jaiaren irekiera ekitaldia egin dute Lege Zaharren Enparantzan, eta hamar urtetan zehar kultur aniztasuna eta elkarbizitza oinarrian dituen jaia antolatzen lagundu duten herritarrak omendu ditu Zarauzko Udalak. Era berean, jatorri desberdinetako zarauztarrek Julen Aranguren Inmigrazio eta Kultur Aniztasun teknikariari oroigarritxoa eman diote, hamar urtetan egin duen lana aitortzeko. 

Urtero bezala, munduko hainbat herrialdetako dantza, musika eta jakiez gozatzeko aukera izan da Zarauztik Mundura jaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide