San Isidro Eguna izango da astelehenean, maiatzaren 15ean, eta usadio zaharrari eutsiz, Zarauzko Udalak hamaiketako batera gonbidatuko ditu baserritarrak. 11.00etan izango da Euskalduna tabernan, Frantziskotarren elizan 10.00etan izango den mezaren ondoren.