Martxoan eta apirilean etxe lapurreta dezente izan dira Zarautzen eta Zumaian. Azken asteetan guztiz desagertu ez badira ere, kopurua neurri esanguratsu batean murriztu da. Lapuerreten azterketa bat –batik bat, erabilitako prozeduren inguruan– egin ondoren, hainbat ekintza aurrera eraman dituzte Urola Kostako ertzain etxetik, eta horietako bat da bizilagunei oinarrizko babes neurri batzuk gogora ekartzea. "Besteak beste, pertsona bakoitzak bere jarduerarekin babesa modu garrantzizko batean areagotu dezakeelako", adierazi dute ertzain etxetik
Zentzu horretan, jakitera eman dute ertzainak atariz atari ibiliko direla babes neurri hauen azalpen kartelak banatzen, eta atariko leku egoki batean jartzen. Kartelak ondorengo hiru neurri gomendatzen ditu lapurretei aurre egiteko:
- Ezezagunei atea ez irekitzea. Atariko atea itxita mantetzea.
- Atea giltzaz ixtea, minutu gutxietarako bada ere.
- Autoko atzerako ispilutik begiratzea, baimenik ez duten pertsonei garajera sartzen ez uzteko.
Susmoren bat izanez gero, ondorengo telefono zenbakira deitzeko esakatu dute: 943-53 89 00