Bidasoako Itzulia dela-eta, Nafarroa kalea itxiko dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 11

Bidasoako Itzulia 2016 Orio-Orio etapa (Aiora LarraƱaga Solaberrieta).

Orion hasi eta amaituko da Bidasoa Itzuliko 3. etapa, ostiral honetan, eta txirrindulariak bi aldiz igaroko dira Nafarroa kaletik: lehen aldiz, 14:32ean, Getariako noranzkoan, eta bigarrenez, 17:09ean, Oriora bidean. Parte hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, Nafarroa kalea trafikoari itxiko zaio txirrindulariak igaro baino 30 minutu lehenago, eta hauek pasa ondoren zabalduko dute. Mugikortasun sailetik herritarrei eskatu diete ordu tarte horietan Nafarroa kalea ekidin eta herritik mugitzeko kale alternatiboak erabiltzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide