Zenbateraino eragiten dio hizkuntzaren egoerak idazleari? Zer esan nahiko luke ama hizkuntza hegemonikoa duten idazleentzat bizirik irauteko kezkarekin bizi den hizkuntza batean idazteak? Donostia 2016k Karta zuria eman zionean, galdera horien inguruan hausnarrean hasi zen Anjel Lertxundi idazlea, eta praktikara eramatea erabaki zuen. Hiruna idazle eta itzultzaileri eskatu zien jartzeko hizkuntza gutxitu batean ari diren idazleen larruan, aldatzeko euren ohiko aulkia. Jardunaldiak egin zituzten, eta hor hausnartutakoak bildu dituzte orain Demagun ehun urte barru liburuan (EIZIE).