Bilbao Mendi Festibaleko azken edizioko lanik onenak ikusteko aukera izango da, Pagoeta mendizale elkartea jaialdiko zirkuituan sartu berri baita, eta Pagoetako egunaren aurretik antolatu ohi dituen Mendi Emanaldien egitarauaren barruan eskainiko ditu ikus-entzunezkoak maiatzaren 18an eta 24an.
Lehenbiziko saioan Annapurna III-Unclimberd (euskarazko azpitituluekin), Boys in the Bugs (2016ko Bilbao Mendi Film Festibaleko eskaladako film onena), Crossing Home: A skier’s Journey (euskarazko azpitituluekin) eta Akabuko Matxea (euskaraz, Aitor Gisasolak aurkeztuta) lanak eskainiko dituzte. Bigarrengoan, berriz, EBC 5.300 m. (2016ko Bilbao Mendi Film Festibaleko film laburrik onena), Incognita Patagonia (azpitituluekin eta euskaraz. Eñaut Izagirrek aurkeztuta) eta Freedom Under Load (2016ko Bilbao Mendi Film Festibaleko sari nagusia, euskarazko azpitituluekin) izango dira ikusgai. Emanaldiok Modelo aretoan eskainiko dituzte, eta sarrera bakoitza 3 euro kostako da.
Aurretik, ordea, Eskalada basatiak Turkian izeneko emanaldia antolatu du elkarteak gaurko. 20:00etan izango da Txiki Polit tabernan. Saio hori Gorka Lertxundi zarauztarrak eta Alberto Fernandezek aurkeztuko dute.